Kultura – Titere eta Txotxongilo Jaialdiaren egitaraua 2017

April 10, 2017

Barañaingo Udalak atsegin handiz aurkezten dizue Nazioarteko Jaialdi honen egitaraua. Jaialdiak hogeita hiru udaberri egin ditu Barañaingo hainbat plazetan, mota eta jatorri askotariko txotxongiloren magiari esker bai ttiki eta bai handiak emozionatuz eta ongi pasaraziz. Nafarroan bakarra den Nazioarteko Jaialdi honetan, 2017ko maiatzaren 4a eta 7a bitarte gozatzeko aukera izanen dugu jarduera ezberdinekin: erakusketak Kultura Etxean, Barañaingo eskoletako ikasleekin saioak, txotxongiloak eta haien istorioak sortzeko lehiaketak, txotxongilo-antzezpenak…; finean, aukera eta txotxongilo-istorio ezberdinek osatzen duten eskaintza zabala duzue begi aurrean. Publiko orori zuzenduriko emanaldiak asteburuan izanen dira, eta eskolei zuzenduriko saioak kalean badira, horietara ere publiko oro bertara zaitezkete.

2017ko Txotxongilo Jaialdiaren egitaraua

CUL-AF_Dales_vida!

* * *

“Nire txotxongiloa egiten dut” eta “Txotxongiloen istorio bat” lehiaketak

Animatzen zaituztegu, baita ere, lehiaketa hauen 2017ko edizioan parte hartzera; aipatu edizioa 2017ko Jaialdi honekin abiatu da eta lehiaketen oinarriak programan irakur ditzakezue!!

* * *

>>Gonbita luzatzen dizugu gure KULTURA orria ezagutzeko


<< atzera