XI. Olentzero iragartzeko haurrendako Kartel Lehiaketako lanen erakusketa

Lehiaketara aurkezturiko lanak abenduaren 18tik 29ra bitarte egonen dira ikusgai, Kultura Etxeko Erakustaretoan, astelehenetik ostiralera, 18:30-20:30 (27, 28 eta 29an, baita ere 10:00-12:00).

CUL-CartelOlentzero

Aurten Olentzero eta Mari Domingi iragarriko dituen kartel saritua (1. Saria).

Barañaingo Jai Batzordeak beste behin antolatu du lehiaketa hau, zeinetan Barañaingo ikastetxeetako ikasleek parte hartzen baitute eguberrietako kartel saritua sortzeko.

Hona hemen epaimahaikideen epaia:

1.Saria: Itziar Fernández Ibáñez eta Eneko Gorricho Markotegi, Alaitz ikastetxeko 6. mailako ikasleak.

2.Saria: José Antonio Segurola Mora, Sahats ikastetxeko 6. mailako ikaslea.

3.Saria: Nuria Jiménez Barbería, Eultza ikastetxeko 5. mailako ikaslea.

Guztiek abenduaren 24an saria jasoko dute, Udaletxeko Erabilera Askotariko Aretoan eginen den ekitaldian, 13:00etan. Ekitaldira gonbidatuak izanen dira, baita ere, Udalbatza Txikiko neska-mutikoak. Aurretik, 10:30ean, herrian barna kalejiran ibiliko dira Hariztiko dantzari txikiak, Barañaingo Txistulariak eta Barañaingo Gaitariak. Urtero ohi bezalaxe, Olentzero eta Mari Domingi 18:00etan iritsiko dira lakura.