Kultura – Erakusketak APIRIL-MAIATZean, Barañaingo dendetan, ikas-zentrotan eta beste hainbat tokitan

April 7, 2018

ERAKUSKETA BARAÑAINGO DENDETAN ETA BESTE HAINBAT TOKITAN

Barañaingo Udalaren Kultura Arloak, Telezentroan kokaturiko Merkataritza-Enplegu Arloak lagunduta, hurrengo erakusketa antolatu du apiril-maitzerako laster herrian izanen den 2018ko Txotxongilo Jaialdiaren barneko jardueren artean: “Haur-gazteen txotxongilo erakusketa”, “Nire txotxongiloa egiten 2017″ eta “Txotxongiloei buruzko istorio bat irudiztatuta edo komiki eran 2017″ lehiaketetan parte hartu dutenekin.

APIRILA-MAIATZA 2018:

“Nire txotxongiloa egiten dut 2017″ eta “Txotxongiloen istorio bat irudiztatua edo komiki eran 2017″ lehiaketetara aurkezturiko haur-gazteen lanak:

Ikus 137 parte-hartzaileen zerrendadun kartela: Partehartzaileak-kartela

Ikus erakustokien mapa: MapaExpositores-ErakustokiMapa

CUL-Expo-titere-Erakusketa

Apirilaren 16tik maiatzaren 6ra, Barañaingo dendetan eta beste hainbat tokitan, zentro bakoitzeko ordutegian.

ERAKUSKETA KULTURA ETXEAN

Barañaingo Udalaren Kultura Arloak apiril-maiatzerako, 2018ko Txotxongilo Jaialdiaren barne baita ere, hurrengo erakusketa antolatu du: “2018ko Titere Jaialdirako kartel lehiaketako kartel-erakusketa”.

APIRILA-MAIATZA 2018:

ERAKUSKETA, BARAÑAINGO XXIV. TITERE eta TXOTXONGILO JAIALDIA IRAGARTZEKO XIV. KARTEL LEHIAKETARA AURKEZTURIKO KARTELEKIN:

CUL-ExpoCartelesTiteres2018

(22 kartel aurkeztu dira)

Apirilaren 16tik maiatzaren 6ra, astelehenetik ostiralera, Barañaingo Kultura Etxeko pasabideetan, 8:00-21:00.


<< atzera