Kultura – Antzerki tailerren zikloa 2016 Barañainen

May 19, 2016

Oroitarazten dizuegu asteburu honetan Barañaingo Antzerki tailerren zikloari amaiera emanen diogula Barañaingo Kultura Etxeko Antzerki Tailerrak bai ostiral bai larunbatean eskainiko dituen saioekin:

Egunak: maiatzak 20 eta 21, 20:00 h: Barañaingo Kultura Etxeko Antzerki Tailerra, “Los caciques” antzezlanarekin. Zuzendaria: Marisa Serrano.

Non: Udaletxeko aretoan.

Sarrera: doan aforoa bete arte. Gonbidapenak banatuko dira aretoko atean, saioa hasi baino ordu erdi bat lehenago.

Antolatzailea: Barañaingo Udalaren Kultura Arloa.

* * *

Aurtengo zikloan, Barañaingo Kultura Etxeko Antzerki Tailerrarekin batera -zeinak esan bezalaxe asteburu honetan saioak eskainiko baititu- hurrengo Antzerki Tailerrek ere hartu dute parte, haien antzezlanekin guztiok gozarazi gaituztelarik:  

Eguna: maiatzak 13, 20:00etan: Irurtzungo antzerki-tailerra, “El Club de la lana” antzezlanarekin. Zuzendaria:Ángel Sagüés.

Eguna: maiatzak 14, 20:00etan: Orkoiengo antzerki-tailerra, “Mamá, quiero ser mamá” antzezlanarekin. Zuzendaria: Asun Abad.


<< atzera