MERKATARITZA ETA ENPLEGUA

November 8, 2013

Enplegua eta Merkataritza barne hartzen dituen Barañaingo Udalaren alorrak xede du neurriak sustatzea eta garatzea, bideratuta horiek guztiak bultzatzera enplegu-sortzailea izango den udalerria, modu iraunkorrean eraginez garapen ekonomikoan.

Helbidea: Lurgorri 12-14 p.k. 31010 Barañain (NAFARROA)

Telefonoa: 948 19 72 95

Faxa: 948 18 26 38

e-posta: telecentro@baranain.com

Web: http://www.baranain.es/eu/2013/comercio-y-empleo/

Arduradun politikoa: Jaione López Lapieza.

Udal teknikaria: Gustavo Urra Pombo.

Helburuak:

Barañainen enpresa-proiektu berriak abian jarri nahi dituzten pertsonei laguntzea eta aholkularitza ematea.
Lankidetza-egitasmoak bultzatzea, koordinatzea eta gauzatzea, Merkataritza sektorea sustatze aldera.
Dinamizazio kanpainak, merkataritzaren koordinazioa.
Enplegurako prestakuntza jarduerak diseinatzea eta gauzatzea (Enplegua bilatzeko eta autoenplegurako teknikak).
Erakunde publiko eta pribatuekin elkarlanerako akordioak, herriko garapen ekonomikoan eragin dezakeen jarduera oro burutzeko.

Enplegua

Barañaingo Udalak, Enplegua eta Autoenpleguari dagokionez, une honetan, hiru lan ildo eskaintzen ditu:

Orientabide zerbitzua, Barañaingo ekintzaileentzat zeintzuk haien enpresa sortu nahi baitute beregaineko langile gisa. Zerbitzu honen bidez, orientabidea eta aholkularitza ematen zaie (aurretiko hitzorduarekin), jakiteko nola izapidetu edo bideratu behar dituzten, besteak beste, honako gai hauek: enpresa eratu, laguntzak eta diru-laguntzak, enpresa motak, enpresa-plana, orientabiderako eta aholkularitzarako zentroak, eta haien helburuak lortzeko beharrezko diren argibide guztiak.

Enpresa-plana eta enpresa motak.
Izapideak instalazio eta/edo lokala irekitzeko / Titulartasun-aldaketa.
Gizarte-segurantza orokorra eta gazteena.
Laguntzak eta diru-laguntzak.
Jakin beharreko helbideak.

Autoenplegua sustatzeko 2014an laguntzak arautzen dituzten oinarriak. Barañainen erroldatuta dauden ekintzaile berrientzat, haien enpresa-jarduna Barañainen badute, 2016an alta emanda egon badira, eta urtebeteko iraupena jarduera horretan.

EMPL CARTEL 2017

Hemengo deialdi honek du xede autoenpleguaren bidezko ekimenen sorkuntza bultzatzeko pizgarriak finkatzea; ekimen berritzaileak, eta era guztietakoak, abian jartzeko laguntza emanez. Laguntzak aplikatuko zaizkie 2017ko abenduaren 1etik azaroaren 30era burutzen diren, eta lagundu daitezkeen, ekintzei; lerro ezberdinetan.

1. lerroa “Enplega zaitez”: Norbere buruarentzat lana egiten duenari laguntza (gehienez, 2.400 €).

2. lerroa “Izan tutoretza”: Banan-banako laguntza eta aholkularitzarako eta bidegarritasun planetarako laguntza (gehienez, 500 €).

Diru-laguntzen oinarrak 2017an autoenplegua sustatzeko

Eskaera eta eranskinak, 2017 autoenplegu diru-laguntzetarako

86. Aldizkaria 2016ko -Maiatzaren5a

Prestakuntza tailerrak enplegu gaietan, Udalaren Telezentroan. Langabezian daudenak gaitzeko Web 2.0 tresnak erabil ditzaten. Izan ere, ezinbestekoak baitira horiek besteren kontura lan egiteko enplegu-bilaketarako. Era berean, pertsona horien enplegagarritasuna hobetzeko eta haien profil profesionalaren ikusgaitasunerako. Bestalde, norbere kontura aritzeko, buruan negozioa edo jarduera jakin bat dabilkiten pertsonak gaitzea ere xede dute tailer hauek.

Tailerra: “Lana online bilatzeko teknikak”.

Merkataritza

Ostalaritza eta Merkataritza Diagnostikoa (2017)

Gutuna

Sustapenerako Bideoa (Barañaingo Udala)

Sustapenerako Bideoa (Nafarroako Gobernua)

COM LOGO COMPRA EN BARAÑAIN HERRIAN EROSI

COM mochila motxila 2017Barañaingo Udalak Compra en Barañainherrian erosi!” kanpainarekin jarraitzen du: 5.000 motxila banatuko dizkie doan Barañaingo 141 merkataritza establezimenduei, tokiko merkataritza indartzen segitze aldera.

Merkatarien eta ostalarien eguneroko lana ageriago jartzea da proposamen honekin lortu nahi dena, eta festetako egunei beste osagai bat gehiago ematea.

Urriaren 31n, asteartean, zozketa egin zen jendaurrean erabilera askotariko aretoan 20:30ean.  Hona hemen saridunak: JAVIER UBANI IRIBARREN 700€ko txartela “Huerta-Loreki fruitu denda” saltokian zigilatuta, ROSA LABAIRU ITURRIA 200 €ko txartela “Isaba Paperdenda eta Loteria” saltokian zigilatuta, VITORI PASTOR CUESTA 200€ko txartela “Peluquería Arritxu Ilapaindegia” saltokian zigilatuta eta ISABEL ZUBIRI VIDAURRETA 200€ko txartela “Ada Liburudenda” saltokian zigilatuta.

IMG_20171031_201745

COM CESTA SASKI

I. Artisau-Garagardo eta Galiziako olagarro Azoka (Barañain 2017): Irailak 8-9-10. Udaletxe Plaza

COM feria cerveza 2017

COM PUBLICO HAZI HEZI

Barañaingo Udalak azken urteotan tokiko edo bertako merkataritza lagundu eta sustatu du, eta Gabonetako Merkataritza Kanpainak jarri ditu martxan 2008. urteaz geroztik. Herriko merkataritza txikia eta ertainaren lehiakortasuna hobetzea eta bezeroen leialtasuna saritzea du xede, modu erakargarri eta xumean.

Gabonetako 9. Merkataritza Kanpaina 2016-17

Oinarri Laburtuak 2016-17

Kartela 2016/17

COM CARTEL 2016

Ekimen horrek izandako balorazio onak bultzatu du Udala beste ekimen bat abian jartzera, “6. Merkataritza Azoka 2017” izeneko egitasmoa, eta harrera ona izan du lehenengo ediziotik, 2012. urtean.

COM FLYER 6ª FERIA 2017

CULTIVATE HAZI HEZI” jardunaldiak,2014ko irailaren 27an Barañainen, eszenatoki berera igo zituen honako arte adierazpen ezberdin hauek: antzerkia, gastronomia eta musika. Egun horretan dotore jantzi zen herria, barazki-fruitugintzako hainbat produktuen kalitatea eta aukera handia sustatze aldera, eta gastronomia eta kultura arloko foro garrantzitsu bihurtuta. Finean, jai handia ospatu zuen Barañainek, gastronomia eta kultura protagonista izan zituelarik

COM CULTIVATE HAZI HEZI

Kasu guztietan, merkatariei esker ona erakustea da xede, herriko merkataritza sektorearen irudiaren berrikuntza, modernizazioa, sustapena eta hobekuntzan laguntzen baitute haiek, Udalaren babesarekin. Izan ere, Udala murgilduta baitago, tokiko merkataritza suspertze aldera, lagungarri diren jarduerak bultzatzen, eta haiei sostengua emateko lanetan ere. Elkarlanean egindako antolakuntza “bertakoengatik edo etxekoengatik” apustu egitea baita, bide horretan aurrepausoa ematea alegia.


<< atzera