OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUA

April 10, 2013

Helbidea: Nelson Mandela Bake plaza z/g. 31010 Barañain (NAFARROA).

Telefonoa: 948 19 98 70.

Faxa: 948 19 98 71.

E-Posta: ssb@baranain.com

Bulego ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:30etatik 14:00etara.

Beste ordutegiak: elkarrizketak Gizarte-langilearekin: astearteetan, asteazkenetan eta ostegunetan 10:00etatik 13:00etara, aurretik hitzordua eskatuta.

Arduradun politikoa: Roberto Ordóñez García

Udal teknikariakEva Tellería, Montse Baztán, Fefa Erdocia, Rosa Mateos

Ofizial administraria: Elena Ibáñez

PROGRAMA OROKORRA

Programa honetako langileen betebeharrak hauexek dira:

  • Pertsonak, familiak eta kolektiboak informatu, aholkatu eta orientatu gizarte zerbitzuetako eskubideei, betebeharrei eta baliabideei buruz.
  • Planteatzen diren eta bere betebeharren eta gaikuntzaren berezko diren arazoak edo egoera gatazkatsuak konpontzeko esku-hartu.
  • Orientatu, eta beharrezkoa den kasuetan adituen alorrera bideratu.
  • Berezko edota kanpoko -Gizarte Ongizatearen Nafarroako Institutuaren, Osasun Sailaren, Mankomunitatearen eta abarren- laguntzen, baliabideen eta gizarte zerbitzuen balorazioa egin, informazioa eman, izapideak bete eta jarraipena egin.
  • Pertsonak haien inguruneetan berriz gizarteratzen saiatu.
  • Egungo gizarte-premiak hauteman, eta horietara egokitutako baliabideak sortzea proposatu.
  • Elkartegintza eta Gizarte-Boluntariotza sustatu.

PROGRAMA ESPEZIFIKOAK

HAURREI ETA GAZTEEI ZUZENDURIKO PREBENTZIO-PLANA:

Udal Ludoteka:

  • Helbidea: Merkatal hiribidea, 22 – behea.
  • Telefonoa: 639 57 14 72.
  • Ordutegia: 17:00etatik 19:00etara; astelehenetan eta asteazkenetan haur euskaldunentzat; astearte eta ostegunetan haur erdaldunentzat; eta ostiraletan bitarikoa.
  • 6 eta 12 urte bitarteko haurren ahalik eta garapen osasungarriena lortzea du xede, ingurune ludiko batean, jolasak eta jostailuak erabiltzearen eta horiekin gozatzearen bidez.
  • Ikasturtean zehar zabalik dago (urritik ekainera).
  • Zerbitzua Ludotekan bertan ematen da.

Gizartean esku-hartzeko programa 12 eta 18 urte bitarteko gazteekin:

  • Baragazten garatzen da. Irizarreko kalea, z.g.
  • Telefonoa: 948 38 59 25.
  • Faxa: 948 38 59 52.
  • 12 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzendurik, hautemate goiztiarraren eta arrisku egoerak tratatzearen bidez gazteen moldatu ezina prebenitzeko.
  • Programa kudeatzeko lokala irekitzeko ordutegia, Baragazten bertan dagoena, 17:00etatik 21:00etara da.
  • Programa honetan zuzenean parte hartzen ahal da, edo Gizarte Langileak proposaturik.

FAMILIARI ETXEAN BERTAN LAGUNTZEKO PROGRAMA:

Informazioa eskuratzeko edota programaren batean parte hartzeko aurretik hitzordua eskatu beharko zaio programa kudeatzearen ardura duen Gizarte Langileari.

FAMILIA-HEZKUNTZA, 12 ETA 18 URTE BITARTEKO SEME-ALABAK DITUZTENENDAKO: programak 12 eta 18 urte bitarteko gazteak -gutxi gorabehera- dituzten familiei laguntza eskaintzea du xede, familien ohiko inguruneetan, esku-hartzea eta hezkuntza-laguntza behar izateagatik. Hori guztia, familia-dinamika hobetzeko helburuarekin.

ETXEZ-ETXEKO ARRETA ZERBITZUA: beraien kabuz moldatzeko zailtasunak dituzten pertsonei bideraturiko programa da, komunitateari arreta ematekoa. Honakoei zuzendurik dago: adinagatik, ezgaitasunagatik eta/edo osasun egoera fisiko edo mentalagatik beraien kabuz moldatzeko gaitasuna gutxiturik duten eta, hartara, eguneroko oinarrizko jarduerak egiteko hirugarren pertsona baten laguntza behar dutenei.

Pertsona horiek ohiko ingurunean bizitzan aurrera egin dezaten da xedea, eta, horretarako, laguntza eskaintzen zaie arlo pertsonalean eta etxeko lanetan familia-langile baten zerbitzuen bidez. Familia-langile hori gaitasuna gutxitua duen pertsonaren etxera joaten da aldez aurretik finkaturiko denbora eta maiztasunarekin (beti ere, gehienez 2 ordu egingo ditu, astelehenetik ostiralera).

UDALAREN DIRU-LAGUNTZAK:

NORBANAKOEI/FAMILIEI DIRU-LAGUNTZAK: aurretik hitzordua eskatu beharko zaio Gizarte langileari, laguntzak jaso ahal izateko baldintzak betetzen diren balioesteko.

  • IKASTETXEETAN JATEKO DIRU-LAGUNTZAK –> programaren xedea hauxe da: eskolako jantokira joateko diru-laguntzak ematea Barañainen bizi eta erroldaturik dauden, eta, halaber, Haur eskoletan edo Haur/Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan -publikoetan zein hitzartuetan- ikasten duten neska-mutikoei.Urtean behin egiten da diru-laguntza horietarako deialdia, eta eskabideak irailaren 15a eta urriaren 31 bitarte aurkezten ahal dira.
  • FAMILIENDAKO OHIZ KANPOKO DIRU-LAGUNTZAK –> premia-egoerei irtenbidea aurkitzeko laguntzak dira, baliabide eskasak izateagatik ondorengo oinarrizko gastuei aurre egin ahal izateko: alokairua, etxebizitzak mantentzea, oinarrizko premiak, aurretiko zorren gastuak, droga mendekotasuna duten pertsonak berriz hezteko zentroetan egonaldiak, eta berriz hezteko prozesu terapeutikoan dauden pertsonendako hortz-ebakuntzak.
  • TAXI-TXARTELA –> banan-banako diru-laguntzak dira, elbarritasun fisiko mota ezberdinen eraginez garraio publikoa erabili ezin dutenek garraiobide alternatibo bat izan dezaten.

GIZARTERATZEA ETA LANBIDERATZEA:

  • LAN BABESTUA –> Udalak gizartetik baztertuak dauden 20 pertsona kontratatzen ditu sei hilabetez, gizarteratu daitezen eta lanerako ohitura egokiak har ditzaten errazteko. Pertsona horien zeregina komunitatean bertan eginiko lanak dira.
  • ALOKAIRURAKO UDAL-ETXEBIZITZAK –> Udalak gizarte-egoera ahulean dauden 14 familiei eskuragarri den alokairuan etxebizitza hartzeko aukera eskaintzen die. Etxebizitza horietarako sarbidea hutsik dauden etxebizitzen esleipen-lehiaketa bidez arautzen da.

EDADETUENDAKO ANIMAZIO-JARDUERAK:

EDADETUENDAKO ELKARTEAK –> erretirodunen, erretiroa hartzear daudenen eta pentsiodunen ongizateak eta bizi-kalitateak gora egin dezan komunitatearen lokalak mantentzea da xedea. Horrekin, gizarteratzea eta, halaber, aisiaz gozatzea erraztu nahi da. Bi erretirodunen elkarte daude, “Erretirodunen Haizeartean Elkartea-Asociación de Jubilados y Pensionistas Entrevientos” delakoak kudeaturikoak. Elkarteetako bat Bake plazan dago (harremanetarako telefonoa: 948 27 90 30), eta bere instalazioetan taberna, jolas-aretoa, liburutegia eta pilotalekua dauzka. Bestea Caimito del Guayabal plazan dago (harremanetarako telefonoa: 948 18 32 36), eta taberna, ileapaindegia eta jolas-aretoa dauzka.

Bazkide izateko, eta instalazioak erabiltzeko eta zerbitzuez gozatu ahal izateko betebeharra pentsioduna izatea da; beharrezkoa izango da, bazkide txartela eskuratzeko, aukeratua izan den lokalera joatea.KOMUNITATEAN PARTE-HARTZEA:

  • UDALAREN EMAKUME-KONTSEILUA –> herritarrek parte hartzeko organoa da, informazioa izan eta kontsultak egitekoa. Organo horretan udalerriko emakumeen elkarteen eta alderdi politiko ezberdinen ordezkariek, eta gizarte langileek (Oinarrizko Gizarte Zerbitzukoek eta Osasun Etxekoek) parte hartzen dute. Kontseiluaren funtzionamendurako araudi bat badago.
  • UDALAREN OSASUN-KONTSEILUA –> herritarrek parte hartzeko organoa da, informazioa izan eta kontsultak egitekoa. Organo horretan udalerriko hainbat elkarteren eta alderdi politiko ezberdinen ordezkariak, eta gizarte langileak (Oinarrizko Gizarte Zerbitzukoak eta Osasun Etxekoak) daude.

<< atzera