Barañaingo Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak 2020ko ekainaren 22an hartutako erabakiaren bidez, aldatu egin dira 2020an autoenplegua sustatzeko laguntzak emateko oinarri arautzaileak, diruz lagundutako zenbait jarduera-lerroren bidez autoenpleguari babesa eta sustapena emateko.

COVID-19k eragindako egoera dela eta, IKT, Telezentro, Merkataritza eta Enplegu arlotik proposatu du deialdiaren oinarriak aldatzea, zenbait eskaera baztertzen dituzten baldintzak ezabatzeko (negozioa garatzeko lokal bat izatea) eta ekintzaileei laguntzeko negozioaren lehen urtean. Tokiko Gobernu Batzarrean, 2020ko ekainaren 22an, C.1 eta C.3 oinarrietan jasotako 80-20 ehunekoa kentzea erabaki zen.

Oinarri arautzaileak eta eskabideak Barañaingo Udaleko Herritarrentzako Arreta Bulegoan jaso ahal izango dira, edo udalaren webgunean kontsultatu (www.barañain.eus)

Diru laguntzen oinarrak (covid 19) Aldaketak