CASTELLANO | 2012ko maiatzaren 19a
aquí esta la fecha
Ongi etorri Barañaingo Udalaren web orrira.
Aurkezpena izateaz gainera, orri honen xedea da komunikatzeko eta harremanetan jartzeko zerbitzu bat eskaintzea Barañaingo herritar guztioi, baita gure herria ezagutu nahi duten guztiei ere.
Lehentasunezko helburua da gure jarduera ezagutaraztea, hala ere, udaleko administrazio kudeaketak errazteko eta azkartzeko parada sartuko dugu pixkana. Era berean, eduki berriak txertatuko ditugu, zuen interesekoak izanen direlakoan.
Barañainen zabaltze demografikoa joan den mendeko 60. hamarkadako hirigintza garatzearen ondorioa da, Nafarroako hiriburuaren mugakidea baita. Egungo erroldan 22.378 biztanle agertzen dira.
Etxebizitzekin batera, gaur egun ditugun zerbitzu mota guztiak sortu ziren. Udalean lanean ari gara herritar guztiek udal zerbitzuetara jotzeko aukera erraza izan dezaten, baita kultura, hezkuntza, eta kirol jardueren gaineko informazioa gaurkotua eskuratzeko ere. Teknologia berrien bidez, eta, hemendik aitzina, nire ardurapean eta Udalbatzaren laguntzaz, aipatutako guztia hobetzen eta zabaltzen ahaleginduko gara.
Gure orrira egin duzun bisitagatik aldez aurretik eskerrak emanez, zuen alkatearen agurrik beroena.
José Antonio Mendive Rodríguez.