Senidetzea

Escudo de Caimito de GuayabalEscudo de Mlawa

Barañainek lankidetza- eta adiskidetze-harremanak dauzka ondoko bi udalerriokin: Caimito del Guayabal (Kuba), 2005eko urtarrilaren 18an sinatu eta gero, eta Mlawa (Polonia), 2006ko irailaren 4an sinatu eta gero.

Aipatu konpromiso hitzartuok hiru udalerriek historikoki, sozialki eta kulturalki dituzten loturen ondorio dira. Xedea herrialde ezberdinetako zaletasun eta interes komunak elkarlotzea da, izan ere, senidetzeak lortzen du bake, askatasun eta oparotasun ispiritua sortzea, eta, horren bidez, herrien arteko bakea eta harmonia mantentzea.

Barañaingo Udalak sinatutako Lankidetza hitzarmenen bidez udalerri parte-hartzaileek konpromisoa hartzen dute herri horietan kulturarekin, kirolarekin, musikarekin eta folklorearekin lotutako inguruneak sustatzeko, jarduerei laguntza ematearen bidez. Hain zuzen ere, laguntza horrek honako ekintzetan du isla:

  • Senidetutako udalerrietako Lehen Hezkuntzako Ikastetxeen zein Liburutegien aldizkariak, argitalpenak eta bestelako informazio iturriak elkar trukatzea.
  • Liburutegi publikoek elkarri liburuak, ipuinak, bideoak, diskak eta CDak maileguan uztea.
  • Laguntza ematea honako bisitari taldeei: ikasleen taldeei, ikastetxeei, kanpinzale gazteei, kirolariei, musika taldeei, etabarrei. Hartara, udalerri hartzaileak bisitariei  erraztasunak eskainiko dizkie bertako gizartea, kultura, kirola, musika eta folklorea ezagutu ditzaten, udalerriak dauzkan aukeren barne beti ere.
  • Artearekin eta musikarekin lotutako adierazpideak sustatzea pintura-argazkigintza-eskultura erakusketen bidez, eta baita folklorearekin eta musikarekin lotutako taldeen emanaldien bitartez ere.
  • Senidetutako bi udalerrietako gune turistikoak, museoak (bazeudenak eta bi udalerrien lan eremuaren barne ezarritakoak) eta monumentu historikoak sustatzea.
  • Sare ezberdinen barne, elkarren garapena sustatzeko arlo potentzialak zehaztea.
  • Udal langileen prestakuntza trukatzea, hitzarmenak behar bezala gara daitezen.

Akordio hauek sinatu zirenetik Barañainek adiskidetasunean eta errespetuan oinarritutako harremana dauka Mlawa eta Caimito del Guayabal udalerriekin, eta bere nahia da senidetze harreman horiei esker hiru udalerrietan aurrerapena sustatzea.