Arga ibaiaren garbiketarako auzolana

May 31, 2017

Iruñerriko beste herrietan bezala, Barañainen Arga ibaia garbitzeko Auzolana eginen da. Ekimen hau, biztanle talde batek bultzatua, Barañaingo Udala eta iruñerriko Mankomunitatetik antolatuko da.

 Larunbat honetan, Ekainak 3, goizeko 9:30tan, Udal plazatik, ekimen hau hasiko da. Garbiketa ibaiaren alboetan eginen da, oinez, eta ibaian bertan txalupekin. Era berean, adin guztietako guneak antolatuko dira garbitzeko. Eguerdiko 13:00etan, bolondres guztiei luntxa eskeiniko zaie.

 Osagarri bezala, Ekainaren 2an, Ostirala, arratsaldeko 17etatik, Udal Plazan informazio gune bat jarriko da, gaztelu puzgarriekin. 18:00etan, Udaletxeko erabilera askotako gelan, “Yo el Arga, Ni arga” dokumentala proiektatuko da.

 Udala eta Mankomunitateak, deialdi bat egiten dute ingurumenari buruzko ekimen honetan parte hartzeko.

Cartel

 

FOTO PRESENTACIÓNEkimenaren aurkezpenaren argazkia. Azken honetan, laguntzaileak, Alfonso Amorena Iruñerriko Mankomunitatearen azpiegitura eta ingurumenaren zuzendari ordea eta Barañaingo Udalaren zinegotzia den Alberto Lopez Iborra agertzen dira. 

 


<< atzera