• I. Barañaingo Neguko Azoka

    Barañaingo Jai Batzordeak eta Barañaingo Udalaren hainbat arlok (Euskara, Kultura, Kirola eta Jarduera Fisikoa, Gizarte Zerbitzuak) antolatu dute I. Azoka hau, ondokoekin elkarlanean: Iruñerriko Mankomunitatea, herriko kultur taldeak,  elkartasunerako entitate sozialak eta kirolerakoak, hainbat artisau. Azokak abenduaren 22tik 31ra bitarte orotariko jarduerak hartuko ditu bertan (Udaletxeko plazan kokaturiko karpa barruan): elkartasunezko azoka eta artisautza-azoka, artisautza-feria, ipuin-kontalariak eta haurrendako antzerkia euskaraz (“Azken Eguzkilorea”), haurrendako eta helduendako tailerrak
    irakurri gehiago

  • Belaunaldi berrien aukera

    Nafarroako toki-entitateek, haien 28 euskara zerbitzuen bitartez eta Nafarroako Gobernuaren laguntzaz , era.eus webgune sortu dute  euskaraz ikasten duten haurren gurasoei laguntza eta baliabideak eskaintzeko eta seme-alaben ikas-prozesua osatzeko.

  • ORGANIKOAK? BAI, MILA ESKER

    ARROPA ETA OINETAKOAK BILTZEKO ZERBITZU BERRIA Aurten, eta jada eskaintzen diren zerbitzuak osatze aldera, arropa eta oinetako erabiliak biltzeko berariazko 95 edukiontzi kokatuko dira Iruñerriko hainbat herritan. Barañainen Merkataritza Etorbidea 26an jarrita dago. Hartara, asmoa da arropa eta oinetako erabiliak biltzea erraztea, ondoren berrerabili edo birziklatzeko, eta, horrenbestez, gainerakoen edo errefusaren edukiontzira bota daitezela saihestea.
    irakurri gehiago

  • Kultura- Elkartasunezko Olentzero jostailu bilketarekin abenduaren 19rarte

    ELKARTASUNEZKO JOSTAILU-BILKETA (EGOERA ONEAN DAUDENAK) ABENDUAREN 19RARTE: Aurtengoan berriz ere antolatu dute elkarlanean Barañaingo Jai Batzordeak eta Barañaingo Udalaren Kultura Arloak elkartasunezko jostailu bilketa hau, datozen gabonetan neska-mutiko bakar bat gera ez dadin bere jostailua gabe.  Zure jostailu egoera onekoa - ez belikoa – ez sexista Udaletxean utz dezakezu abenduaren 19rarte jarraian datozen ordutegi eta egunetan; abenduaren 20an, Udaletxean, desiraturiko opariak banatuko dira. Har ezazu parte!!  

  • Adierazpen instituzionala, 2017ko azaroaren 25ekoa

    Barañaingo udalak, 2017ko urriaren 26an egindako Osoko bilkuran, A25 adierazpen instituzionala onartu zuen. ADIERAZPEN INSTITUZIONALA

  • Azaroak 25. Emakumeenganako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguna

    Azaroaren 25ean Emakumeenganako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna ospatuko da. Hori dela eta, aurten ere Barañaingo Udalak sentsibilizazio kanpaina abian jarri du eta hainbat jarduera antolatu ditu. Jardueren egitaraua hementxe ikus dezakezu.

  • Euskarazko produktuen Katalogoa 2017. Erabilgarri eta probetxugarria

    Katalogoa 0-12 urte Katalogoa 12-16 urte Merkatuan dauden produktuen artean hautaketa egin da, berritasuna, egokitasuna eta kalitatea kontuan hartuta; eta zazpi ataletan sailkatuta jaso dira: musika, liburuak, aldizkariak, DVD filmak, jostailu eta jokoak,, komikiak eta gurasoentzako produktuak. Gainera, produktu bakoitzaren gutxi gorabeherako prezioa ematen da, eta zenbait ataletan adinaren araberako banaketa egiten da. Edizio digitala
    irakurri gehiago

  • “Udalarekin ere euskaraz” kanpaina

    Langile elebidunak arreta euskaraz eskaintzeko prestatuta daude, edota euskalduntze prozesuan aurreratuta; beraz, erabili euskara udalarekin dituzun harremanetan. Egutegitxoa 2018/2019

  • Irakurketa eta konpainia

    Azaroaren 15etik aurrera martxan jarriko da Irakurketa Konpainian Etxeko Zerbitzua. Aipatutako zerbitzua Barañaingo Liburutegiak kudeatuko du OGZren eta Barañaingo Osasun Zentroaren lankidetzarekin. Doako zerbitzu hau, pertsona boluntarioek eskainiko dute. Menpekotasuna duen (aldi baterako edo iraunkorra) edo mugikortasun urriko pertsonaren bat zure ardura baduzu edo ezagutzen baduzu eta pertsona boluntario bat astero ordu bat irakurtzera bere etxera
    irakurri gehiago

  • Hiri-kontribuzio zerga

    Barañaingo Udalak jakinarazten dizue Hiri-Kontribuzio Zergari dagokion (bigarren seihila) borondatezko ordainketa egiteko epea 2017ko azaroaren 22an amaituko dela.

  • Saski erraldoiaren zozketako emaitzak. Saskiaren balioa:1.300€

    Urriaren 31n, asteartean, zozketa egin zen jendaurrean erabilera askotariko aretoan 20:30ean.  Hona hemen saridunak: JAVIER UBANI IRIBARREN 700€ko txartela “Huerta-Loreki fruitu denda” saltokian zigilatuta, ROSA LABAIRU ITURRIA 200 €ko txartela “Isaba Paperdenda eta Loteria” saltokian zigilatuta, VITORI PASTOR CUESTA 200€ko txartela “Peluquería Arritxu Ilapaindegia” saltokian zigilatuta eta ISABEL ZUBIRI VIDAURRETA 200€ko txartela “Ada Liburudenda” saltokian
    irakurri gehiago

  • Kultura – Erakusketak AZAROAN, Kultura Etxean

    ERAKUSKETAK BARAÑAINGO KULTURA ETXEAN Azaroa:  PINTURA ERAKUSKETA, Pedro Arizcuren margolariarena. Azaroaren 3tik 17ra, Kultura Etxeko Erakustaretoa, 18:30-20:30. Azaroa:  PINTURA ERAKUSKETA, Ana Vidaurre margolariarena. Azaroaren 20tik 30era, Kultura Etxeko Erakustaretoa, 18:30-20:30.

  • Kirolak – Karateko Kirol Eskola: Kirol lizentziak.

    Aditzera ematen zaizue KARATEKO ESKOLAN parte hartzen duzuen guztiei, heldu den urriaren 9tik 20era Barañaingo Udaleko Herritarrak Hartzeko Bulegora joaten ahal zaretela, 8:30etatik 14:00etara, kirol horren lizentzia gauzatzera. Lizentzia gauzatzeko dagokion dokumentazioa bete eta 34€-ko tasa ordaindu beharko duzue. Gogoraratzen dizuegu lizentziak ofizialtasuna ematen diela gerrikoei eta lizentziaren jabea aseguru batez estali ere. Lizentzia eskabidea
    irakurri gehiago

  • Luis Morondo Musika ikastetxea – Baldintzak, Barañaingo Udalaren Musika ikastetxean Saxofoi irakasle aritzeko ordezkapen-zerrendan sartzeko.

    Baldintzak Eskabidea

  • Keep calm… eta irakurri euskaraz

    Euskarazko, edo euskaratutako, nobelak irakurtzeko Kluba helduentzat.

  • HERRITARREK PARTE HARTZE PLANA, GAZTAINONDO PLAZA

    Herritarren Partaidetzaren Plana, Gaztainondo plazan lur-arraseko maila azpitik aparkaleku bat egitea errazteko Barañaingo HAPOko zehaztapenak aldatzeari dagokiona. Barañaingo Udalak, 2017ko abuztuaren 31n eginiko Osoko Bilkuran, Gaztainondoko plazari dagokion Udal Plan Orokorraren aldaketa dela eta, Herritarren partaidetza arautzen duen dokumentua onartu zuen eta agiri hau herritar ororen eskura dago informazio gisa. Barañaingo Udalak bere Web orrian argitaratuko
    irakurri gehiago

  • Diru-laguntzak, Kultura – 2017ko Olentzero eta 2018ko Errege Kabalgata antolatzeko deialdien oinarriak, eta diru-laguntza EMAKIDA

    Barañaingo Udalak, Kultura Arloaren bitartez, 2017ko Olentzero eta 2018ko Errege Kabalgata antolatzeko helburuz, deialdi hauek ezartzen ditu, 10.000 €ko eta 24.900 €ko diru kopuruarekin hurrenez hurren, eta honako oinarrien arabera: Olentzero Oinarriak 2017 Diru-Laguntzen Publizitaterako Sistema Nazionalera esteka Nafarroako Aldizkari Ofizialera esteka Errege Kabalgata Oinarriak 2018 Diru-Laguntzen Publizitaterako Sistema Nazionalera esteka Nafarroako Aldizkari Ofizialera esteka Tokiko
    irakurri gehiago

  • Aldaketak Eskualdeko Hiri Garraioan

    Jakina denez, Iruñeko hiriguneko zirkulazioan egingo diren aldaketek bereziki eragingo diote Lehen Zabalguneari. Aldaketa garrantzitsuenetako batek Tres Reyes hoteleko biribilgunearen eta Bake plazaren artean (Navas de Tolosa eta Yanguas y Miranda kaleak) dagoen zatiari eragingo dio, astelehenetik aurrera billabesek, bizikletek eta baimena dute ibilgailuek baino ezin izango baitute erabili. Eskualdeko Hiri Garraioan egin diren aldaketa
    irakurri gehiago

  • Luis Morondo Musika ikastetxea – Eskola-egutegia 2017/2018 ikasturterako

    Eskola Ordutegia 2017/2018 ikasturterako

  • Luis Morondo Musika ikastetxea – Musika-hizkuntza taldeen behin betiko zerrendak 2017/18 ikasturterako

    Musika-hizkuntza taldeen behin betiko zerrenda irailaren 5ean

  • Begirale ikastaroa euskaraz

    Irailaren 18, 19 eta 20an, Barañaingo Udaletxeko erabilera anitzeko aretoan 16:00etatik 19:00etara Izen ematea dohainik izanen da irailaren 14a arte, 948 266 240 telefonoan (10:00-14:00) edo esther@dindaia.eus helbide elektronikoan.

  • ZUK PERTSONA HAUEN ARTEKO HAINBAT EZAGUTZEN DITUZU

    BERRIKETAN bideoa Lankide eta profesional talde bati buruzko bideoa duzu hemen. Denek ikasi dute euskaltegian, eta, aurpegia ikusten diezunean, horien arteko asko ezagutzen dituzula konturatuko zara. – Reyes Ilintxeta, Euskalerria Irratiko kazetaria. – Iñaki Errea, EITBko kazetaria. – Joli Paskualena, Demode Quartet-eko abeslea. – Keiko Suzuki, japonierako irakaslea. – Kati Leatxe, kultura aholkularia eta sustatzailea.
    irakurri gehiago

  • Adierazpen instituzionala Bartzelonako eta Cambrilsgo atentatu terroristen aurrean

    2017ko abuztuaren 31ko adierazpen instituzionala Bartzelonako eta Cambrilsgo atentatu terroristen aurrean. ADIERAZPEN INSTITUZIONALA

  • IRAILAREN 4an 21:00etan AAME BERRIRO INDARREAN

    Udan aldi batez bertan behera gelditu eta gero, datorren irailaren 4an, astelehenarekin, 21:00etan berriro indarrean jarriko da.

  • Diru-laguntzak – 2017/2018 ikasturtean euskaraz eta euskararekin eskolaz kanpoko jarduerak egiteko deialdia

    Eskaerak OAC bulegoan aurkezteko epearen bukaera: 2017ko irailaren 29a. Barañaingo Udalak 2017-2018 ikasturtean, zehazki 2017ko urritik abendura (ikasturtearen 1. hiruhilekoa), Barañaingo Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan eskolaz kanpoko jarduerak egiteko diru-laguntzen eskaera eta ematea arautzen duen deialdia ezartzen du. Deialdiaren helburuak euskarazko irakaskuntza hobetzera zuzendutako ekimenak babestea – eskolaz kanpoko jardueren bidez- eta esparru
    irakurri gehiago

  • Bartzelonan izandako gertariak salatzeko kontzentrazio isila

    Barañaingo Udalak, Bartzelonan izandako gertakariak salatzeko eta biktimei gure elkartasuna adierazteko, 5 minutuzko kontzentrazio isila egingo du gaur, abuztuak 18, eguerdiko 12:00etan Udal plazan.

  • Gardentasun Atari berria Barañaingo Udalaren web orrian

    GARDENTASUNA Udal honen eguneroko jardunak oinarri duen zutabeetako bat da, eta hori bera helarazi nahi diegu herritar guztiei. Herritarrak informazioa jasotzeko eskubidea du, hala kontu publikoen gainean, nola kontu publikoen kudeaketaren gainean. Sartu Gardentasun Atarian

  • Luis Morondo Musika ikastetxea – Musika-Hizkuntza eta musikaren hastapenetarako irakasle izateko izangai-zerrenda

    Baldintzak, musika-hizkuntza eta musikaren hastapenetarako irakasle izateko izangai-zerrenda bat osatzeko, aldi baterako kontratu bidez betetze aldera, udalaren “Luis Morondo” Musika Ikastetxearen zerbitzura aritzeko. Azken akta Proba praktikoaren emaitza Proba teorikoaren emaitza Baldintza plegua Eskabidea

  • AAME Bandoa

    Udako denboraldia astera doala eta pentsatzekoa den trafiko jeitsiera dela eta, uztailaren 16tik irailaren 03a arte, aldi baterako Aparkatze Murriztuko Eremua aldi batez bertan behera geldituko da: uztailaren 16aren -igandea- 21:00etatik, irailaren 04aren -astelehena- 10:00ak arte, hain zuzen ere: BANDOA

  • Barañaingo herritar elkarteei lagatzen ahal diren lokalak

    Osoko Bilkurak 2017/06/27an eginiko bileran hartutako akordioa, Barañaingo herritar elkarteei lagatzen ahal diren lokalak zehazten dituena. Osoko bilkuraren akordioa

  • Pertsona errefuxiatuen egoerari buruzko adierazpen instituzionala

    Pertsona errefuxiatuen egoerari buruzko adierazpen instituzionala. ADIERAZPEN INSTITUZIONALA

  • Udako hiri-tailerrak Barañáin 2017

    3 eta 12 urte bitarteko haurrentzat (biak barne) PLAZAK GERATZEN DIRA Uztailaren 17tik abuztuaren 25era -abuztuaren 15eko astea izan ezik- (aste bakoitzerako izen-emateak) 8:30etik 14:00etara (malgua izango da sarrera ordua, 9:30ak arte)  EMAN IZENA LEHENBAILEHEN UDALETXEAN (Herritarrak hartzeko bulegoan-OAC) (8:00-19:00, astelehenetik ostiralera) TAILERRAK (ESKULANAK, GORPUTZ-ESPRESIOA, PSIKOMOTRIZITATEA, SUKALDARITZA), JARDUERA LUDIKOAK, KIROL JARDUERAK eta ASTEAN BITAN IGERILEKURA
    irakurri gehiago

  • BERRIKUNTZA euskara ikasteko eta hobetzeko diru-laguntzetan

    Aurten, diru-laguntzen emakida zehazterakoan, Barañaindarra bazara (urtebeteko antzinatasuna Erroldan eta ikastorduko 1€ baino gehiago ordainduta), matrikularen %50a emango dizu Barañaingo Udalak. Gainontzekoa, baremo ekonomikoaren arabera. Eskaerak aurkezteko epealdia: 2017ko URRIAren 2tik AZAROAren 10 arte (biak barne). NON: Udaletxean, herritarrak hartzeko bulegoan (OAC) 2017-Diru-lag-herritarrei-DEIALDIA-CONVOC-aprend-eusk

  • Baduzu, euskal kontsumitzaileen kluba

    Baduzu, euskal kontsumitzaileen klubaren berri ematera gatozkizu. Euskaraz non kontsumitu jakin eta esateko lekua da Baduzu, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak, Bai Euskarari Ziurtagiriak eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak elkarlanean martxan jarri duten webgunea (lotura: www.baduzu.eus) eta gailu mugikorretarako aplikazioa (lotura: https://play.google.com/store/apps/details?id=com.ionicframework.baduzu460121&hl=es). Euskaraz erosi eta saldu nahi dutenak harremanetan jartzea da Baduzuren helburua, euskaraz kontsumitzen dutenen komunitatea
    irakurri gehiago

  • 2017ko Barañaingo festei hasiera emanen dien txupinazoa jaurtiko duen pertsona edo erakundea aukeratzea

    HAUTAGAITZA IRABAZLEA: ANFAS Informazio guztia hemen Zorionak eta ongi pasa festetan!

  • Luis Morondo Musika ikastetxea – Musika-hizkuntza taldeen zerrenda 2017/18 ikasturterako

    Musika-hizkuntzako ordutegiak aldatzeko eskaerak, abuztuaren 24a baino lehen egin behar dituzue: Posta elektronikoz (escuelamusica.morondo@gmail.com) edo Kultura Etxean (Musika ikastetxearentzat jarrita). Bete beharreko inprimakiak eskura dituzue, uztailaren 5a arte, Idazkaritzan edota Barañaingo Udalaren Web orritik jaitsita. Egindako aldaketak irailaren 5ean jarriko ditugu ikusgai Ikastetxeko atean eta Udalaren Webean. Behin-betiko zerrendak ekainaren 23an Hizkuntza musikalaren ordutegiaren aldaketarako
    irakurri gehiago

  • 2017 Etxepare Sariko irabazleak

    2017ko Etxepare Sariko irabazleak Ainara Azpiazu eta Paula Estévez izan dira. Zorionak! Prentsa oharra-2017

  • Barañaingo udalaren haur eskola.

    Onartuen eta kanpo geratu direnen behin betiko zerrenda: Resolucion Alcaldía Barañáin I (euskera) Barañáin II (castellano) Nota/Oharra Impreso matricula

  • Kirolak – Informazio aurreratua: 2017/2018 ikasturterako Izen-emateak.

    Barañaingo Udalaren Kirol Arloak jakinarazten dizue ekaineko aurretiko izen-emate kanpaina amaitu dela jada (gazte-helduendako eta adinduendako Udalaren kirol programako jardueretan ikasturte honetan parte hartu duzuenei zuzendua, hain zuzen). ADI! Hurrengo izen-emateak, urtero ohi den moduan, data hauetan izanen dira: 2017ko abuztuaren 28tik irailaren 6ra, soilik erroldatuek, 012 telefonora deituta (ordutegia 8:00-19:00, astelehenetik ostiralera): izena ematen ahalko duzue Udalaren 2017/2018 kirol
    irakurri gehiago

  • Arga ibaiaren garbiketarako auzolana

    Iruñerriko beste herrietan bezala, Barañainen Arga ibaia garbitzeko Auzolana eginen da. Ekimen hau, biztanle talde batek bultzatua, Barañaingo Udala eta iruñerriko Mankomunitatetik antolatuko da.  Larunbat honetan, Ekainak 3, goizeko 9:30tan, Udal plazatik, ekimen hau hasiko da. Garbiketa ibaiaren alboetan eginen da, oinez, eta ibaian bertan txalupekin. Era berean, adin guztietako guneak antolatuko dira garbitzeko. Eguerdiko
    irakurri gehiago

  • Udako Gazte Txokoa Baragazten

    Barañaingo Udalaren Gazteria Programatik 2017ko udarako Gazte Txokoa antolatu da. – Barañainen erroldatuta eta 12 -16 urte bitarteko gazteentzat (edo 12 urte 2017. urtean betetzen dituztenak) zuzenduta dago, zeinek, hezkuntza-laguntza beharrak eta bestelako aisialdi jardueretan parte hartzeko zailtasunak dituzten. – Ordutegia hauxe da: · Gaztelerako taldea astelehen eta asteazkenetan. · Euskarazko taldea astearte eta ostegunetan.
    irakurri gehiago

  • Udako Hiri-Tailerrak Barañain 2017

    Gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez 3 eta 12 urte bitarteko haurrentzat (biak barne) TRIPTICO EUSKERA

  • Pegatina irabazleak pegatina Lehiaketa 2017. “Berdintasuna eta Tratu Onak” Barañaingo festetan

    2017ko maiatzaren 18an ospatutako bileran Barañaingo festetan “Berdintasuna eta Tratu Onak” lelopeko pegatina lehiaketaren pegatina irabazleak aukeratu ziren. Epaileek erabaki zuten: 1.saria Maddi Telleria Leonisio-rentzat dela. 13 urte “Itxura desberdina, balio bera” pegatinarekin. Lehenengo saria Barañaingo zerbitzu eta dendetan trukatzeko 100€ko txartela da. 2. saria Aitziber Mañeru Oses-entzat dela. 16 urte “8” pegatinarekin. Bigarren saria
    irakurri gehiago

  • AULA MENTOR BARAÑAIN

    Online trebakuntza (170 ikastaro). Malgutasunez, zure erritmoan esta eperik gabe. Argibideak Udal teknikaria: 948 19 72 95 / telecentro@baranain.com / www.mentor.es

  • Barañaingo Luis Morondo Udal Musika Ikastetxea

    Barañaingo Luis Morondo Udal Musika Ikastetxeko ikasle berrientzako aurretiko izen-ematearen epealdia maiatzaren 2tik 19ra izanen da. Argibide gehiago nahi izanez gero, deitu 948 18 53 43 telefonora, astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 18:00etara, edo, Musika ikastetxeko bulegoetara joan, Nafarroako komunitatea kalea, 2. Informazio orokorra Matrikularen gaineko argibideak 2017-2018 ikasturterako

  • 2017/2018 Haur Eskoletarako aurrematrikulazioa: 159/2017 Ebazpena, maiatzaren 8koa, 88. NAOean argitaratua, baremo berria ezarri eta epe berria irekitzen duena

    159/2017 Ebazpena, maiatzaren 8koa, 88. NAOean argitaratua ,  baremo berria ezarri eta epe berria irekitzen duena. Gurasoendako informazio orokorra Aurten, Haur Eskoletarako aurrematrikulazio epea martxoaren 1etik 15era izanen da. Ateak zabalik jardunaldia: Informazio gehiago. (96 KB) – Barañain II zentroa (gaztelania): otsailak 24, 17:30 ean.   Kartela (1,32 MB) – Barañain I zentroa (euskara): otsailak 22,
    irakurri gehiago

  • Udal Ludoteka

    Udal Ludotekan, apirila eta maiatzan eginen diren jardueren informazioa.

  • 2017an autoenplegua sustatzeko laguntzak arautzen dituzten oinarriak

    Barañaingo Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak 2016ko apirilaren 8an hartutako erabakiaren bidez onetsi dira 2017an autoenplegua sustatzeko laguntzak arautzen dituzten oinarriak. Haien bidez sostengu eta bulkada eman nahi zaio autoenpleguari, diruz laguntzen diren zenbait jarduketa-lerroren bitartez. Oinarri arau emaileak eta eskabideak eskura egonen dira bai Barañaingo Udaleko Herritarrak Hartzeko Bulegoan bai Udalaren web orrian: www.barañain.eus Diru
    irakurri gehiago

  • Diru-laguntzen deialdi publikoa GURASO ELKARTEENTZAT 2016/2017 ikasturtean

    CONVOCATORIA APYMAS 2016-17 IKASTURTEAN DIRULAGUNTZEN GURASO ELKARTEEI ANEXO 1 SOLICITUD subvenciones apymas 16-17 ANEXO 2 relacion actividades apymas 16-17 ANEXO 3 declaracion responsable APYMAS 16-17 ANEXO4 JUSTIFICACION apymas 16-17 DIRU-LAGUNTZEN PUBLIZITATERAKO SISTEMA NAZIONALERA ESTEKA  61.ALDIZKARIA 2017ko martxoaren 28a Diru-laguntzen emakida Guraso Elkarteentzat 2016/2017 ikasturtean Laburpena, Tokiko Gobernu Batzarrak 2017ko martxoaren 17an hartutako erabakiarena. Horren bidez
    irakurri gehiago

  • Barañaingo kale-izendegia

    Barañaingo Udalak, 2017ko otsailaren 23an, Osoko Bilkuran, herriko kale-izendegia ele bitan (gaztelania-euskara) onartu zuen. Hona hemen aipatu izenen zerrenda. Kale-izendegia

  • 1
  • 2