CASTELLANO | 2012ko maiatzaren 19a
aquí esta la fechaEgunetik egunera zugandik hurbilago egoteko lanean dihardu Barañaingo Udalak.
Erabiltzaile bakoitzak nabigatzeko modu ezberdina du. Batzuek teknologia oztopoak topatuko ditugu, hala nola internet konexio motela edo ordenagailu zaharra. Beste batzuek erabiltzen den mintzaira edo webgunearen nabigatzeko tresnak ulertzeko arazoak izan ditzakegu. Web orriaren edukirako sarbidea zailtzen edo eragozten diguten muga fisikoak ere -ikustearekin, entzutearekin edo mugitzearekin lotutakoak, esaterako- izan ditzakegu.
Diseinu tradizionaleko web batek ez ditu aintzat hartzen desberdintasun horiek; horrela, sagua erabili ezin duenak, pantailan agertzen den informazioa ikusi ezin duenak edo bozgorailuetatik ateratzen dena entzun ezin duenak, besteak beste, ezin izanen du behar bezala nabigatu.
Web bat erabilerraza da edozein pertsonak erabil dezakeenean, fisikoarekin edo ezagutzekin loturiko urritasunak, edo ingurunetik etorritakoak, gorabehera.
Nolakoa da web erabilerraza?
Bere diseinua erraza eta estandarra da. Horrela, oso bestelako tresnek funtzionatzen ahal dute: ahots-sintetizadoreek, esate baterako, web baten edukia "ozenki irakurtzen" dutenak.
Bere testuak lau eta zuzenekoak dira. Horrela, ulermen oztopoak ezabatzen dira.
Bere ikus-entzunezko edukiak testu bidez deskribatzen dira. Horri esker, adibidez, itsu batek entzuten ahalko du ikusi ezin duen irudiaren deskribapen bat.
Bere egitura argia eta erraza da, intuizio bidezkoa, eta nabigatzeko laguntzak ematen ditu.
Ondorioz, ingurunea ezagutzen ez dutelako edo kultur, hezkuntza edo ulermen arazoak dituztelako web-ak eskaintzen duen informazioan mugitzeko zailtasunak dituztenei laguntzen die.
Webgunea "Webaren Erabilgarritasunerako Ekimenak" (WAI: Web Accessibility Initiative - http://www.w3.org/wai ) ezarritako erabilgarritasun arauei jarraiki diseinatu eta programatu da. WAI W3Ck barne hartzen du, interneten erabilera arautu eta hobetzeko funtzioa duenak. Arauok nazioarteko estandar batzuk definitzen dituzte web orri erabilerrazak sortzeko.
Gure web orrian W3Cren estandarrei jarraitzen diegu ondokoei dagokienez:
Diseinu erabilerraza izateko hainbat pauso eman ditugu:
Jarraian, web orri honetan erabiltzen ahal dituzun lasterbideen zerrenda zehazten dizugu:
Aipatu lasterbideetarako ondoko tekla konbinazioak erabiltzen ahal dituzu:
Internet Explorer: ALT + letra + ENTER.
Netscape - FireFox: ALT + letra.
Opera: MAIUSKULA + ESC + letra.
Gorago aipatu dugun gisan, web orriaren maketazioa aldatu da erabiltzaileak testua eta web osoa, proportzionalki, nahi duen tamainara egokitu dezan. Ikusten ari dena handitu edo txikitu nahi izanez gero:
Internet Explorer:
Handitzeko: ctrl sakatu eta saguaren erdiko gurpila aurrerantz mugitu.
Txikitzeko: ctrl sakatu eta saguaren erdiko gurpila atzerantz mugitu.
Netscape - Mozilla:
ctrl eta '+' teklak batera sakatu handitzeko.
ctrl eta '-' teklak batera sakatu txikitzeko.
Zure nabigatzailearen menutik ere egin daiteke: 'ikusi' > 'testu tamaina'.
Lanean jarraitzen dugu gure web-ean eransten ditugun elementuak ere erabilerrazak izan daitezen: HTML formatua ez duten horiek (Adobe PDF, Microsoft Excel eta Microsoft Word), esate baterako.
Horrelako web orri bat herritar guztientzat erabilerraz bihurtzeko lana ez da sekula amaitzen. Edozein arazo antzematen baduzu, edo web orri honen erabilerraztasuna hobetzeko iradokizunen bat baduzu, zeure iritziaren zain gauzkazu gure Iradokizun postontzian.
Erabilerreztasun proiektuaren finantza kidea: